Etiquetas

domingo, agosto 12, 2007

USOTEGIETAKO IBILBIDEA




Urtero egiten dugun ibilbidea da hau. Etxalarren dago eta nahiz eta mendian egon ibiltzeko erraza da eta nagusiekin egin dezakegu arazorik gabe. Kamomila hartu nahi baduzu leku oso egokia da eta paisaia ederra da oso. Aurrean Larrun mendia izango duzu eta iparraldeko kostaldea ikusten da primeran.