Biodibertsitatea munduan dagoen bizitza guztia da: Lurrean bizi diren izaki bizidun, mikroorganismo, landare, animalia, habitat eta ekosistemen aniztasun eta aldakortasun izugarria.Begiratu zure inguruan; ikusten duzun guztia biodibertsitatea da. Zu zeu biodibertsitatea zara; bakarra egiten zaituzten ezaugarri batzuk dituzu, gainerako izaki bizidun guztiek bezala. Espezie bereko banakoen portaera desberdinak biodibertsitatea dira.
Denak gara desberdinak, denak gara bakarrak, denak gara biodibertsitatea. Biodibertsitateak ahalbidetzen digu egunero jatea, edatea, arropak janztea, gaixotasunak prebenitzea eta sendatzea, paisaiez gozatzea, etab. Biodibertsitatearen menpe gaude, eta ez bakarrik bizirik irauteko; bizi-kalitate hobea edukitzeko ere bai. Ezinbestekoa da biodibertsitateari eustea; ez badugu zaintzen, etorkizuneko belaunaldien ondarea asko pobretuko da.
http://www.torremadariaga.org/Pags/AP/AP_Paginas/Index.asp?cod=4932C878-7A34-44DB-8401-A0E9C823384E&Reg=5FA197C2-B32E-48F8-B9FF-086B90BAAF85 (Orri honetatik hartu egin dut informazioa. Argazkia, nirea da9
1 comentario:
Hola Fernan! Me he tomado la libertad de estar un rato "trasteando" por tu blog, y me ha encantado...lo q cuentas y cómo lo cuentas. Algunas cosas no las entiendo, pq aun no sé euskera, jaja, pero no importa. Enhorabuena y seguiré pasando por aquí. Si te apetece dar un paseo por el huerto, estás invitado. Un saludo!
Publicar un comentario